San Nikolas zubia itxiko dute bihar eta asteazkenean, lanak burutzeko
Joan den asteko asteazkenean itxi zuten San Nikolas zubia, mantenu lanak egiteko. Hiru egunez behar zuen itxita egon, baina langileek ezin izan zuten euren lana bukatu, eguraldiak okerrera egin zuelako. Hala, ostegunean ireki zuten berriro.
Bihartik aurrera eguraldi ona espero dutenez, berriro itxiko dute, azken lanak burutzeko. Bi egun beharko dituzte, bihar eta asteazkena. Ostegunean irekiko dute berriro pasabidea, San Marko egunean.