San Markoko erromeria, jendetsua
Atzo egin zuten San Markoko erromeria izen bereko mendian. Denetik denentzat izan zen, izan ere, ondo jan eta edan zuten bertan izan zirenek, eta herri kirolez, postuez, dantzaldiaz nahiz kontzertuetaz gozatzeko aukera izan zuten, goizetik gauera arte. Eguraldiak ere lagundu zuen urteroko festa entzutetsuan.