Prestigiozko garaipena lortu du Oiartzunek
“Prestigiozko garaipena, in extremis“. Horrela definitu du Oiartzungo Kirol Elkarteak larunbatean Hondarribiaren kontra jokatutako partida. Zigor eta lesioei aurre egin behar izan zieten, baina arazoak arazo partidari aurre egitea lortu zuten oiartzuarrek eta markagailuan aurre hartu zuten. Hortik aurrera partida kontrolatzen jarraitu zuten. Hondarribiak gol aukeren aurrean Oiartzungo defentsak lan ona egin zuen.
Lehen zatian, talde lanari esker Ander Garmendiak gola sartu zuen, baina atsedenaldia etorri baino lehen, Hondarribiak markatu eta markagailuan distantzia gutxitu egin zen.
Bigarren zatian Hondarribiak berdintzea lortu zuen, baina partidaren azken jokaldian Unai Lasartek gola sartu eta Oiartzuni garaipena eman zion.