Oier Guillanek 'Elkartasun basatia' liburua aurkeztuko du ostegunean
Oier Guillan errenteriarrak Elkartasun basatia poema liburua aurkeztuko du ostegunean, eta bertan liburuaren nondik norako guztiak azalduko ditu. Era berean, poesia errezitaldiekin jarraitzen du Guillanek. Maiatzaren 9an, Donostiako Literaktum jaialdian parte hartuko du; ekainaren 1ean, Larrabetzun izango da; eta ekainaren 7an, Errenteria-Oreretan.