Oiartzungo neskek 1-3ko garaipenarekin bukatu dute liga
Txapelketako azken partida izan dute Oiartzungo neskek eta garaipenarekin bukatu, gainera. 1-3 irabazi zion Mondragon taldeari. Hasiera “elektrikoa” izan zen eta hogeigarren minuturako oiartzuarrak bi golen aldea atera zioten kontrarioari. Atsedenaldia baino lehen, aldiz, Mondragonek markagailua murriztea lortu zuen.
Bigarren zatia “aspergarriagoa” izan zen, “Oiartzun igeri egitera eta jantziak gordetzera atera baitzen”, kirol elkartearen arabera. Horrek Mondragoni bizitasun gehiago eman zion. Azkenean, Oiartzunek azken eta hirugarren gola sartu eta argi utzi zuen markagailua.