Jaialdiaren antolatzaileak, gaur goizeko agerraldian
Apirilaren 30etik maiatzaren 1era arteko gaua emankorra izango da Irunen musika independenteari dagokionez. MEK 2013 jaialdia (Musicos en Kontakto, MEK) egingo dute Irun Cafen, Irun Zuzenean ekimenaren barruan: ekimenak urtebete bete duela ospatuko dute. Bertan, 21:30etik aurrera, 20 taldek joko dute, eta bakoitzak 2-3 abesti joko ditu.
Gaur goizean aurkeztu dute musika ekimena Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura ordezkariak, Ladyred Management-eko Manu Gestido eta Gemma Gigyan-en (ekimenaren antolatzaileak dira), eta Irun Cafeko arduradun Aitor Fontek. Sierraren arabera, musika independentearen jaialdian hainbat estilotako taldeak bilduko dira, eta Irungo nahiz ondoko herrietako jendearentzat erakargarri izango dela uste du. Horregatik, hainbat herritatik autobus bereziak jarriko dituzte (behean zerrenda), doan. Gainera, Irun Zuzenean-en urtebeteko bidea ospatzeko “une polita” izango dela esan du Sierrak, “emaitza onak eman dituelako, eta etorkizunari begira itxaropentsu gaudelako”.
Jaialdiko sarreraren prezioa 10 eurokoa da, eta
Kutxabanken sarrera zerbitzuan lor daitezke.
Honakoak dira MEK 2013 jaialdian parte hartuko duten taldeak, ordenean:
- 21:30, Suit Up!
- 21:50, Blend
- 22:10, Elizabeth Sanz & Ruben
- 22:30, La Bona Dea
- 22:50, Sendaezinak
- 23:10, Alex Aiestaran
- 23:30, Beñat Igerabide
- 23:50, Sky Beats
- 00:10, Planta Baja
- 00:30, Arrakatanga
- 00:50, AZ/DZ
- 01:10, Contraband
- 01:30, Black Gamba
- 01:50, Howdy
- 02:10, Inputt
- 02:30, A.O.D.
- 02:50, In Vino Veritas
- 03:10, Nonguayaz
- 03:30, Ras Miguel & Tafari
Autobus zerbitzu bereziak Irun Cafera joateko (doan dira):
- Donostiako Amara Plazatik: 20:00 eta 21:45.
- Errenteria-Oreretako Zumarditik: 20:30 eta 21:10.
- Irungo Zabaltza plaza paretik: 20:15 eta 21:30.
- Bueltakoak: Cafe Irunetik Donostia aldera 03:45ean eta 05:00etan aterako dira autobusak; Irunera, 03:45ean eta 05:00etan ere.