Musika Eskolako ikasleak Oñatiko Musikaldian izango dira larunbatean
Hondarribiko Musika Eskolako trikitixa, akordeoi eta bandako ikasleek larunbatean Oñatin egingo den musika eskolen Musikaldia jaialdian parte hartuko dute. Oñatiko udalak eta musika eskolen elkarteak antolatzen dute eta bi mila ikasleren parte hartzea espero da.
Bestalde, perkusio ataleko ikasleek kontzertua emango dute bihar, asteartearekin, Musika Eskolako areto nagusian. 18:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da, entzun nahi duenarentzat. Joan den asteko ostiralean txistu ikasleek kontzertu pedagokikoa eman zuten, eskolako 5 urteko ikasleei zuzenduta.