
Kataxulo Gaztetxiaren urteurrena
Larunbatean egun handia ospatu zuen Kataxulo Gaztetxiak, bere zazpigarren urteurrena, hain zuzen. Egun osoko jaia egin zuten: ekitaldia, bazkaria, kontzertuak…
Aste guztian zehar egon zen zerbait eta ostiralean Kataxulo Bertso Txapelketako finala jokatu zuten. Oier Aizpurua zarauztarrak jantzi zuen txapela eta bigarren postuan Maialen Akizu urretxuarra geratu zen. Horrela erabaki zuten epaimahai osatu zuten lau neskek: Mirari Martiarenak, Aintzane Toledok, Nerea Martiarenak eta Izaro Toledok. Iraitz Mateok eta Jon Otegik jarritako gaiei txukun jarri zizkieten bertsoak.

Oier Aizpurua bertsotan