Juan del Pozo psikologoak hitzaldia emango du bihar
Bihar, hilak 23, Errenteria-Oreretako osasun mentaleko zentroko psikologo Juan del Pozok hitzaldia emango du Arraztalo elkarteak antolatuta. Repercusiones del trastorno mental grave en la socialización (Buruko nahasmen larriaren ondorioak sozializazioan) izenburupean hitz egingo du Del Pozok.
Arraztalok adierazi duenez, hitzaldiaren helburua “gaixotasun psikikoa duten pertsonekin egunero lan egiten duen profesional baten ikuspuntua zein den entzutea izango da”. Dena den, elkarteko kideek ez dute hitzaldia bakarrizketa batean geratzea, “elkarrizketa lasai eta sosegatua” izatea nahi dute.
Hitzaldia Manuel Lekuona Bibliotekan izango da, 19:00etatik aurrera.