Donostiako Itsaspeko Nazioarteko Zinemaren Zikloko hainbat lan emango dituzte Irungo Amaia Kultur Zentroan bihartik hasita hilaren 26ra arte. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira. Honakoa da, egunez egun, egitaraua:
Bihar apirilak 23, 19:30etik aurrera
- Gasteropodoen Mundua. Egilea: Danny Van Belle (Belgika). 20 minutukoa da, gazteleraz.
- Ilargi Beteko Izakiak. Egilea: Guillaume Levis (Frantzia). 50 mimutukoa da, gazteleraz.
Etzi, apirilak 24, 19:30etik aurrera
- Palosko Lurmuturra (Bizitzako Urak). Egilea: Jose Luis Huertas (Espainia). 19 minutukoa da, gazteleraz.
- Leihoak Itsasorantz. Egilea: Rafa Herrero (Espainia). 10 minutukoa da, gazteleraz.
- Tentakuluak. Egilea: Egilea: Danny de Mauro (Kanada). 46 minutukoa da.
Hilak 25, osteguna, 19:30ean
- Neskato Baten Mezua. Egilea: Carlos Villoch (Euskal Herria). 5 minutukoa da, gazteleraz.
- Pielagoa. Egilea: Rafa Herrero (Espainia). 12 minutukoa, gazteleraz.
- Bizi Indarra. Egilea: Satoshi Okabe (Japonia). 50 minutukoa, gazteleraz.
Hilak 26, ostirala, 19:30ean
- Blues (diaporama, musikarekin). Egilea: Carlos Villoch (Euskal Herria). 5 minutukoa.
- The Beast is Dead. Egilea: Leandro Blanco (Espainia), 5 minutukoa (musikarekin da).
- Ondinesia. Egilea: Bruno Van Herck (Belgika). 50 minutukoa da, gazteleraz.