Maite Pelaez zinegotzia
Hiru dira dagoeneko Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteak eta Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak abiatutako Oporrak bakean programarekin bat egin duten herriko familiak. Horietako bakoitzak uztailean eta abuztuan ume saharar bat jasoko du, 8 eta 12 urte bitartekoa.
Familia gehiago behar direla onartu du maite Pelaez zinegotziak: “Programa honek izaera humanitarioa du eta zenbait arrazoirengatik gizarte egoera txarrean dauden umeei edo osasun egoera berezian daudenei zuzenduta dago. Udako hilabete hauetan beren etxeetan hartuko dituzten familiekin oporrak igarotzeko aukera eskaini nahi zaie. Dagoeneko hiru familia baditugu. Familia hauek konprometitzen dira neska-mutil horiei beren etxeetan ostatua, mantenua eta babesa ematera”.
Ekimenaz gehiago jakin edo programan izena eman nahi dutenak, Gizarte Zerbitzuen departamentuarekin harremanetan jar daitezke, 943 11 12 91 telefono zenbakira deituz.file://localhost/Users/oarsobidasoa/Desktop/p010_oarsoaldea