Irungo AEK euskaltegian eros daitezke hilaren 27an (larunbata) Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean egingo den Berria-ren 10. urteurreneko jaialdiko sarrerak. Hondarribiko turismo bulegoetan, Itsas Etxean eta
Interneten ere eros daitezke. Berria edo Hitza-ren harpidedun, eta Berrialagunentzako prezioa 5 eurokoa da, eta 10 eurokoa gainontzekoentzat.
Hilaren 12an abiatu zuten 10. urteurreneko ospakizun bira, Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan ere estreinatu zen Metrokoadroka konpainiak urteurrenerako propio presta duen
Zertarako hegoak antzezlana; larunbatean Itsas Etxean taularatuko dute.
Obra ausarta da, ni eta gu-ren arteko harremanaz gogoeta egiten duena, eta gogoeta hori eta umorea modu trebean uztartzen dituena. Estreinaldian publikoak barre asko egin zuen, eta amaieran, txalo zaparrada luze bat eskaini zion antzezle taldeari.
Antzerki obraren aurretik Lorea Agirre, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbiok landutako gidoiaren gainean Pixel ekoiztetxeak sortutako bideoa proiektatu zuten Errenterian eta, hori ere, Hondarribian ikusi ahalko da. Hamar minutu inguruko kontakizuna da, Berria-ren inguruan, eta haren bihotza azaldu nahi du.