
Asier Bargallo judoka, Caceresen
Larunbatean Junior Mailako Espainiako Kopa jokatu zuten Caceresen eta Asier Bargallo judoka oiartzuarrak urrezko domina lortu zuen. Bargallok Portugalgo, Gaztela eta Leongo, Errioxako eta Andaluziako ordezkariei irabazi zien, hurrenez hurren.