Uretako pertsonaien erakusketa, Mendi Zolan
Haurrek uretako pertsonaien inguruan eginiko marrazkiak, margoak, molde lanak… ikus daitezke asteartetik aurrera ostegunera Hendiako Mendi Zolan kulturgunean. Mendi Zolango kideek jakinarazi dutenez, Donibane Lohizuneko, Azkaineko eta Sarako irakasle talde batek lagundu ditu haurrak sorkuntza bidean, eta zehazki, gai hori landu dute. Erakusketa horren atzean Yves Petit argazkilaria eta Joe Smith eszenografoa daude.
Kulturugunea asteartetik aurrera zabalduko dute 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.