Javier Garcia Morenoren gitarra doinuekin hasi zen atzo Hondarribiko Gitarra Jaialdia. Morenok gitarrarako maisulanak interpretatu ondoren, gaur, Musikeneko gazteek ere erakustaldia eman dute. Pablo Menendez izan da gitarran eta Carlos Camara biolinean. Hurbildu diren hondarribiarrek gozatu egin dute.
Gaurko eguna, ordea, ez da bukatu gitarra jaialdiari dagokionez. Hala, 20:00etatik aurrera, Massimo Felici gitarran dela, Damiana Mizzi sopranoak musikaren historiari errepasoa emango dio Dowland, Rossini, Giuliani eta Rodrigoren doinuekin.
Bihar bukatu da gitarra jaialdia Giovanni Granoren doinu klasikoekin.