Independentisten martxa egitarau ofizialean agertzearen kontra azaldu da PSE
San Marko Eguneko egitarauaren barruan Independentistak sareak antolatutako San Markorako martxa agertzea salatu du Errenteriako PSE-EEk: “Ez da onargarria udala, udal gobernu taldetik eta batik bat Bildutik aldarrikapen horrekin bat egin arren, egitarauaren barruan sartzea. Egitaraua denentzat diseinatua izan behar du denak San Markora joan daitezen”. Iaz ere ekintza hori salatu zuela esan du PSE-EEk, eta egitarautik kentzeko eskatu zuen, “baina talde horretan normala denez, jokabide positiborik ez dago”. Bakoitza nahi duena aldarrikatzeko “libre” dela esan du PSE-EEk, baina San Marko Eguna horretarako egokia ez dela iritzi dio.