Lezoko Udala hilaren 29an martxan jarriko duen hondakinen gaikako atez ateko sistemaren bilketari begira jarri da. Hala, egunotan herritarrek bilketa egiteko beharko duten bitartekoak banatzen ibili da, eta atzorako Lezoko familien erdiak sistema berriarekin hatsek beharrezko bitartekoak jaso zituztela jakinarazi du.
Asteartera bitartean jarraituko du material hori banatzen. Auzoaren arabera, kultur aretoan jasoko dituzte beharrezko materialak, egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: edukiontziak, errafiazko poltsak, poltsa biodegradagarriak, astekaria eta ordutegiak jasotzen dituen imana, hondakinak ongi bereizteko gida…
Norbaitek joaterik ez balu, edozein egunetan pasatu ahal izango du materiala jasotzera. Edonola ere, udalak telefono zenbaki bat jarri du familien eskura: 943 52 15 38.
Materiala jasotzeko egutegia
- Gaur: San Pedro-Lopene
- Bihar: Kaxkoa-Alde zaharra
- Etzi: Altamira
- Etzidamu: Jauregialde.