Bisitarien etorrera euskal gatazkaren berri eman, eta zehazki, euskal presoen egoera ezagutarazteko baliatu du Hondarribiko Herrirak, eta gaur goizean elkarretaratzea egin du San Pedro kalean. ETAk jarduera armatua utzi ondoren ere presoen egoera ez dela aldatu gogorarazi du Herrirak: “634 preso daude kartzela oso politika gogorrarenpean”.
Hala, gaixotasun larriak dituzten hamalau preso daudela azaldu du, eta legez eta eskubidez etxean egon beharko luketen arren, gobernuak preso mantentzen dituela.
197/2006 doktrinaren berri ere eman du. “20 urtetik gora kartzelan egotea giza eskubideen aurkako neurria dela kontsideratu arren Europan, euskal preso politiko asko 20, 25 eta 30 urteko kartzelaldiak betetzen ari dira”, eta neurri horrek 83 laguni eragiten diela esan du.
Sakabanatze politikaren ondorioak jakinarazi ere ditu: “Hamasei senide hil dira istripuz, eta familia bakoitzaren asteroko gastuaren media 378 eurokoa da.