Azken agurra, festa giroan, Pelukasi
Bezero eta herritarrei agur esan eta kioskoan pasatu dituen 20 urteengatik eskerrak emateko Pelukasek festa antolatu du gaurko. Asko izan dira jada berarena ez den kioskora inguratu direnak. Bertan, pintxoak zein freskagarriak eskaini ditu, eta solasean ez zebilena Joxemari Carrereren kontakizuna entzuten ari zen. Egunean zehar, koheteak, txalapartariak, Eriz magoa izango dira, eta musika ere ez da faltako Jo Ta Tiro, Ixuriak, eta Memo (Iruñea) taldeekin. Batzuk festa giroan ari zirenean beste batzuk, kioskoa hartu berri duen Gotzon Camacho kasu, lanean ari ziren.