Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruz ariko dira Leioan
Bertsozale elkartean barruko Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruzko hitzaldia antolatu dute Leioan. Kazetaritza Sailak antolatutako Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea jardunaldien barruan izango da. Jardunaldiak hilaren 22 eta 23an egingo dituzte, eta bigarren egunean emango du hitzaldia Nere Erkiaga Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaileak.
1991an sortu zuten Bertsozale elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa bertsolariaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzeko. Maila guztietan egiten ditu ikerketak. Dokumentazio zentroak urtez urte lortzen duen ondarea Bertsozale elkartearen sailetako eta herrialdetako egitasmoei esker eta elkartean inguruko bertsozaleen bidez osatzen da.