Mugikorrean, berdeak
Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligako lidergoa sendotu du Hondarribia Arraun Elkarteak
Hamabost garaipen lortu zituen Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) larunbatean Orion egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako zazpigarren jardunaldian. Adin guztietan irabazi zuten hondarribiarrek, eta horrenbestez, sailkapen nagusietako lidergoak sendotu dituzte. Gehien puntuatzen duen zortzikoetan pilatutako puntuei esker, Gipuzkoako Ligako lau mailetan txapeldun izateko aukera asko dituzte berdeek.
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartea bigarren geratu zen haurretan eta kadeteetan, eta hirugarren gazteetan eta Helduen Mailan. Guztira, zazpi garaipen partzial eskuratu zituzten irundarrek larunbatean.
Lau falta dira
Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira. Lehen hiru jardunaldiak neguko jaitsierak izan ziren, Bidasoan egin zirenak. Gainontzekoak Orion egiten dira, linean. Hilaren 27an egingo dute zortzigarrena, hurrengoa maiatzaren 5ean, eta azken biak maiatzaren 25ean eta ekainaren 2an.
Sailkapena
Aulki mugikorreko liga
Haurren Maila.
1.- Hondarribia (1.347 puntu).
2.- Santiagotarrak (1.247).
3.- Orio (942).
Kadeteen Maila
1.- Hondarribia (3.093 puntu).
2.- Santiagotarrak (1.917).
3.- Orio (682).
Gazteen Maila
1.- Hondarribia (1.871 puntu).
2.- Ur Kirolak (823).
3.- Santiagotarrak (576).
Helduen Maila
1.- Hondarribia (967 puntu).
2.- Orio (682).
3.- Santiagotarrak (573).