Atzo hasi ziren ZNN Zer Nori Nork izeneko jardunaldiak, herri hedabideen gainean gogoeta egiteko helburuarekin. Martxelo Otamendik
Berria-ko zuzendariak inauguratu zituen
Informazioaren kontrola izeneko hitzaldiarekin. Hamarnaka lagun hurbildu ziren hitzaldi hori entzutera.
Gaur, berriz, Espaloietan Hitza ekimena egingo dute, 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan. Bertan herritarrek mikrofono irekia izango dute hainbat arlori buruz hitz egiteko.
Agustin Sarasola jardunaldiak bigarren aldiz egiten ari dira, eta aurten herri hedabideak izango dira muina, eta zehazki, hedabide horiek herritarrengan eta komunitateetan duten eraginaz hitz egingo dute. Hori guztia lantzeko, hitzaldi, mahai-inguru eta bestelako ekimenak antolatu dituzte, eta horietan gogoan izango dute jardunaldien izena daraman Agustin Sarasolaren lana. Alegia, herri kronista izatea, herritarrekin harremanetan zuzenean izan zen informazio biltzaile eta transmisore izatea.
Egitaraua
- Gaur, 19:00etatik aurrera, Espaloietan Hitza ekimena, herritarrentzako mikrofono irekia, Herriko Enparantzan.
- Bihar, Zintzilik Kalean ekimena 11:00etatik aurrera. Zintzilik Irratiko kideek kalean saioak egingo dituzte.
- Etzi, Mikelazulon, gosari-solasaldia, 10:30etik aurrera. Gaia: Komunikabideak eta herriaren eraikuntza. Partaideak: Zintzilik Irratia, Oarso Bidasoko Hitza, Herri Bizia, Ateak Ireki (Iruñea) eta Angulaberria.info (Bidasoa).