Haurrek braille idazkera ezagutuko dute Mediatekan
Datorren asteazkenean, hilak 24, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek braille idazkera duten liburuak ezagutuko dituzte eta itsu balira bezala arituko dira, braillez idazten ere ikasiko dute taula batean. Hendaiako Mediatekak antolatzen duen irakurketaren gaineko programaren barruan sartzen da.
Lau saio izango dira, bakoitza ordu batekoa. Les Doigts qui rêvent elkarteko Claudette Kraemer izango da tailerraren gidari.
Braille liburuak Mediatekan
Mediateka publikoa denez, bere baliabideak publiko guztiei irekiak direla ziurtatu behar du. Halaber, aurten indar berezia egin dute ikusmen eskasa dutenei begira, braille idazkerazko hogei bat liburu erosiz (haur zein helduentzat, eta braille idazkera ezagutzeko tailer bat antolatuz.