Bigarren eskuko azoka bueltatuko da etzi
Ez du hutsik egingo bigarren eskuko azokak. Ohi bezala, hilabeteko hirugarren igandean izanik Zumardian egingo dute etzi goizean zehar. Hainbat gauza edukiko dituzte aukeran bisitariek: jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak, besteak beste.
Antolatzaileek Gipuzkoako beste zenbait herritan ere bigarren eskuko azoka egiten dela gogorarazi dute, eta bertan parte hartzera animatu dituzte errenteriarrak.