Erakusketa udal aretoan
Aranzadiren gidaritzapean egin zituzten indusketa lanetatik hiru garaitako aztarnak topatu zituzten Beloagan: Erdi Arokoak, II. Karlistadakoak eta 36ko gerrakoak. Aurretik ere oiartzuar talde batek hainbat aztarna topatu zituen. Aurkitutako hori guztia eta gehiago ikus daiteke udaletxeko areto nagusian jarri duten erakusketan.
Beloaga: gaztelu baten historia, herri baten historia jarri diote izena eta bigarren aldiz dago ikusgai. Hilaren 30a bitarte ikusi ahal izango da, astelehenetik larunbatera 10:30etik 14:30era. Ostegun eta ostiraletan, arratsaldez ere ikusgai egongo da, 18:00etatik 20:00etara.