San Nikolas zubia berriro ireki dute, euriagatik
Atzo itxi zuten pasabidea, egurrezko zoluan tratamentu bat emateko, baina lan horretarako eguraldi ona beharrezkoa denez eta gaur euria ari duenez, ezin izan dituzte lanak bukatu. Horregatik, berriro ireki dute Zezen plazatik Alde Zaharrera joateko oinezkoentzako zubia. “Euria hasi duenez, eta lanek jarraitu ezin dutenez, irekitzea erabaki da. Atzo lanaren zatirik handiena aurreratu zen, eta orain azken ikutuak falta dira, baina bitartean irekitzea erabaki dugu”, jakinarazi dute udaletik.