LOMCEren kontra elkartuko dira bihar Don Boscon
Don Boscoko Langile Eskubideak taldeak bat egin du ELA, LAB eta Eilasek antolatutako mobilizazioekin. Hala, bihar, 11:00etan, Don Boscoko sarreran bilduko dira ikastetxeko langileak (Langaitz ikastolako sarreraren alboan, zehazki) Murrizketarik ez, LOMCEri ez, aurrekontu duinak hezkuntzarako lelopean. Parte hartzera animatu dituzte Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lege horrek eragingo dien alde guztiak.