Lehen aldiz elkarretaratu dira Hondarribian TAS taldeak deituta
Hogeita hamar pertsona inguruk hartu dute parte joan den igandean Hondarribian izandako erasoari erantzunez San Pedro kalean gaur arrataldean egin den elkarretaratzean. Bidasoko hainbat eragilek osatzen duten Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak deitu du ekitaldia, emakumeen kontrako indarkeria kasu zehatz bat salatzeko Hondarribian egiten den lehenengoa. Herritarrekin batera, EH Bilduko ordezkariak izan dira —Hondarribikoak zein Irungoak—, baina beste alderdietakoak ez. Hondarribiko Udal Gobernuko ordezkaririk ere ez da kontzezntrazioan egon.
Ordu erdiko protestaldi ixila izan da eta, amaitutakoan, TASeko partaide den Emeki emakume elkarteko kide batek testu bat irakurri du. Eraso guztien aurrean erantzun beharraz mintzatu da, “berriro gerta ez daitezen”.