"Indarkeria matxistari kontra" egitera deitu du EH Bilduk
Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Hondarribiko San Pedro kalean, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak deituta, igandean herrian izan zen erasoa salatzeko. Irungo EH Bilduk dei egin die herritarrei bertara joateko. “Indarkeri matxistaren aurpegi latzenetarikoa ikusi dugu berriro eta honelakoak onartzeko prest ez gaudela erakutsi behar dugu”, adierazi dute. 19:30ean hasiko da kontzentrazioa.