Bigarren urtez antolatu dute Mikelazulo Kultur Elkarteak, Herri Biziak, Zintzilik Irratiak eta Oarso Bidasoko Hitza-k Agustin Sarasolaren omenezko ZNN, Zer Nori Nork, Espaloietan Hitza jardunaldiak Errenteria-Oreretan. Gaur hasiko dira ekimenak, 19:30ean, Mikelazulo elkartean,
Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendiren hitzaldiarekin.
Herri hedabideen gaineko gogoeta egiteko jardunaldiak dira aurtengoak, eta hedabide horiek herritarrengan eta komunitateetan duten eraginaz hitz egiteko aukera emango dute. Aurten, gainera, horien gaineko hainbat aspektu landuko dira izango diren hitzaldi, mahai-inguru eta bestelako ekimenetan, beti ere gogoratuz zein izan zen Agustin Sarasolaren lana, hau da, herri kronista izatea, herritarrekin harremanetan zuzenean izan zen informazio biltzaile eta transmisore izatea.
Egitaraua
- Gaur, 19:30ean Mikelazulon, Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendariaren hitzaldia. Gaia: Informazioaren kontrola.
- Bihar, 19:00etatik aurrera, Espaloietan Hitza ekimena, herritarrentzako mikrofono irekia, Herriko Enparantzan.
- Etzi, Zintzilik Kalean ekimena 11:00etatik aurrera. Zintzilik Irratiko kideek kalean saioak egingo dituzte.
- Igandean, Mikelazulon, gosari-solasaldia, 10:30etik aurrera. Gaia: Komunikabideak eta herriaren eraikuntza. Partaideak: Zintzilik Irratia, Oarso Bidasoko Hitza, Herri Bizia, Ateak Ireki (Iruñea) eta Angulaberria.info (Bidasoa).