Fermin Muguruza musikari irundarra zentsuratu dute
Fermin Muguruzak Alcala de Henaresko (Madril) Planet Babylon jaialdian eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek, Udalaren gobernu taldearen presioen ondorioz. Ekainaren 21erako eta 22rako antolatu dute jaialdia, eta han parte hartzekoak dira Gentleman, La Pegatina, The Zombie Kids, Dub Inc, Bong Botrako, Calavera Collective eta The Warriors. No More Tour biraren barrukoa zen kontzertua.