Txapartegi, erdian, atzo goizeko ekitaldian izendapena ospatuz
Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldari hondarribiarrak Hego Euskal Herria-Errioxa eremuko Chef Millesime izendapena jaso du eta maiatzaren 20an Madrilen egingo den festan izango da, gainontzeko eremuetako saridunekin batera.
Atzo Bilboko Zortziko jatetxean egin den ekitaldian jaso zuen Txapartegik izendapena, turismo arloko hainbat ordezkariren aurrean. Horientzako bazkaria prestatu behar izan zuen Txapartegik eta Iñigo Lavado irundarraren eta Zortzikoko Dani Garcia sukaldarien laguntza izan du.
Millesime gastronomi klubak antolatzen du saria eta laugarrenez Cruzcampo Gran Reservaren babesa izan du. Millesime klubak Espainiako estatua sei eremuetan banatzen du eta eremu bakoitzeko sukaldari bana hautatzen dute. Sei saridunek maiatzaren 20an Madrilen egingo den ekitaldian parte hartuko dute. Bertan denen arteko bat aukeratuko du epaimahaiak, 2013ko Chef Millesime by Cruzcampo Gran Reserva izendatuko dutena.
6 sarituak
- Hego Euskal Herria-Errioxa: Gorka Txapartegi (Michelin izar 1). Hondaribia. Alameda jatetxea.
- Galizia-Asturias-Kantabria: Nacho Manzano (2 Michelin izar). Arriondas, Asturias. Casa Marcial jatetxea.
- Extremadura-Kanariar irlak-Ceuta eta Melilla: Angel Leon (Michelin izar 1). Puerto de Santamaria, Cadiz. Aponiente jatetxea.
- Katalunia-Aragoi: Jordi Roca (3 Michelin izar). Girona. El Celler de Can Roca jatetxea.
- Gaztela eta Leon-Madril-Gaztela Mantxa: Ricardo Sanz. (Michelin izar 1) Madrid. Kabuki jatetxea
- Valentziako Komunitatea-Murtzia-Balear irlak: Quique Dacosta. (3 Michelin izar) Denia. Valentzia. Quique Dacosta jatetxea.