Asiako liztorren inguruko 16 panel jarriko dituzte
Asiako liztorrekin arazo handia dagoela eta, horien inguruko hamasei panel jarriko ditu udalak; batzuk jartzen hasiak dira dagoeneko. Autobus geltokietan, ikastetxeetan, bidegorrian eta elkarteetan jarriko dituzte, besteak beste. Panel horietan Asiako liztorren habiak nolakoak diren azaltzen da eta horietakoren bat ikusiz gero nola jokatu behar den.
“Bertako erleentzako oso kaltegarria den espezie hau. Asiako liztorrek sortzen dituzten kalteak ez die soilik erlezainei eragiten, ekosistema osoari eragiten diote, eta ondorioz, oiartzuar guztioi. Hori dela eta, Asiako liztorrek sortzen duten arazoaren aurren herritar guztien laguntza beharrezkoa da”, adierazi du udalak.