Liztor asiatikoen aurkako tranpak jarriko dituzte larunbatean
Apirilaren hasieran, Kale ekintzaren barruan, liztor asiatikoen aurkako tranpak egin zituzten eta orain horiek jartzeko garaia iritsi da. Horretarako, larunbat honetan (hilak 21) Doneztebe plazan gelditu dira, 16:30ean. Antolatzaileek, Ttak eta udala, nabarmendu dute arazoa ez dela soilik erlezainetara mugatzen, eta hori dela eta, herritar guztien laguntza beharrezkoa dela adierazi dute.
Bide horretatik, norbaitek liztor asiatiko edota kabirik ikusiko balu udaltzaingora deitzeko eskatu dute (943 49 33 11).