Giovanni Granok itxiko du jaialdia, Paradorean
Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko Gitarra Jaialdiko XI. Ekitaldia egingo da ostiraletik igandera eta aurten Italiatik etorritako musikariak nabarmenduko dira, banakako formatoan zein bakarkako eran. Guztira lau emanaldi programatu dituzte, hiru Itsas Etxea Auditoriumean eta laugarrena, jaialdia itxiko duena, Paradorean.
Giovanni Grano gitarristak itxiko du Carles Ponsen zuzendaritza artistikoa duen jaialdia, Paradorean publiko guztiari irekita emango duen emanaldiarekin. Doinu klasikoen errepaso bat egingo du italiarrak.
Herrialde beretik datoz Massimo Felici eta
Un paseo por la historia errezitaldian lagun izango duen Damiana Mizzi sopranoa. Itsas Etxean ariko dira larunbat arratsaldean. Auditoriumak beste bi saio jasoko ditu, Javier Garcia Morenorena, ostiralean, eta Musikeneko biolin eta gitarra bikote gazte batek prestaturikoa, larunbat eguerdian,
XI. Gitarra Jaialdia
- Hilak 19 (ostirala), 20:00etan, Itsas Etxean: Javier Garcia Moreno, Las obras maestras de la guitarra (Tarrega, Albeniz, Sor, Turina…). 3 euro.
- Hilak 20 (larunbata), 12:00etan, Itsas Etxean: Carlos Camara (biolina) eta Pablo Menendez (gitarra), Musikeneko gazte gunea (Schubert, Haendel, Falla…). 1 euro.
- Hilak 20 (larunbata), 20:00etan, Itsas Etxean: Damiana Mizzi (soprano) eta Massimo Felici (gitarra), Un paseo por la historia (Dowland, Rossini, Giuliani, Rodrigo…). 3 euro.
- Hilak 21 (igandea), 20:00etan, Paradorean: Giovanni Grano, Clásica, clásico, (Paganini, Giuliani, Mertz, Falla…). Doan.