
Gorbeia mendia
Urigoiti-Itxina (Gorbeia)- Sarria mendi irteera prestatu du Girizia mendi taldeak igande honetarako. Ibilaldia bi modura egiteko proposatu dute, oinez edo bizikletaz.
Mendizaleak, goizeko zazpietan ikastolatik autobusez abiatuko dira Urigoitiko parkineraino. Hortik aurrera bakoitzak nahi bezala egingo du ibilbidea, bizikleta hartuta edo oinez. Bizikletazaleek, 21 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik: Urigoiti, Pagomakurre, Gorbea gailurra eta Sarria pasatuko dituzte. Oinezkoek, berriz, Urigoiti, Itxina (Atxulaurko begitik), Arrabako zelaiak eta Sarria egingo dute, 7 ordu inguruko ibilaldia (atsedenak barne).
Izena emateko
Interesdunek aldez aurretik izena eman behar dute Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on-line. Guztira 20 euro ordaindu behar dira, erdia izena ematerakoan eman behar da.