
Kataxulo Gaztetxian 6. urteurrena
Kataxulo Gaztetxiak zazpi urte betetzen dituela eta, urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu ditu
7 urtez kolorez aldarrikatzen lelopean.
Gaur, Hans Weingartner austriarraren
Los edukadores (filmaren titulu originala alemaniarrez
Die fetten Jahre sind vorbei,
Oparotasun urteak pasatu dira) filma proiektatuko dute, 19:00etan. Bihar, pintxo-potea izango da 19:00etatik aurrera.
Ostiralean, Kataxulo Bertso Txapelketako finala jokatuko dute sei bertsolarik: Oier Aizpuruak, Maialen Akizuk, Mikel Artolak, Manu Goioganak, Amaia Iturriotzek eta Txaber Ormazabalek. Finala gaztetxean 22:00etan jokatuko dute, baina aurretik, 19:30ean, bertso poteoa izango da herrik tabernetatik.
Larunbatean, 12:00etatik aurrerarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaztetxeko kideek: bazkaria, ekitaldia, jokoak, triki-poteoa, kontzertuak…