Gazte lokalen bilera etzi izango da
Martxoaren 15ean gazteekin bilera egin ondoren, etzi egingo dute gazte lokalak arautzeko parte hartze prozesuko bigarren bilera. Oraingoan gaiarekin zerikusia daukaten alde guztiekin bilduko dira: gazteak, adin txikiko erabiltzaileen gurasoak, bizilagunak, lokalen jabeak, udal arduradunak eta oro har, herritar guztiak deitu dituzte.
17:00etan hasiko da bilera Merkatuzarren.