Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta, enpresen internazionalizazioaren gaineko gogoeta egingo dute ostiralean (hilak 19) agentziak Oiartzunen dituen bulegoetan (Mamut eraikinean), 11:30etik aurrera. Hala, agentziaren arabera, egun enpresek nazioartera jo dute “barne merkatuak berreskuratzeko urte batzuk” beharko dituelako. Hala, internazionalizazio bide horretan enpresek zein pauso eman dituzten eta hizkuntz aspektuen garrantzia landuko dituzte, hainbat adituren laguntzarekin.
Jardunalian parte hartu nahi dutenek Oarsoaldea Garapen Agentziaren Industria Sustapen Sailean eman dezakete izena, 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz, edo
enpresasustapena[a bildua]oarsoaldea.net helbide elektronikora eskaera bidaliz.