Joan den asteburuan Hondarribiko emakume batek bere bikotekidearengandik jasandako
erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar San Pedro kalean, 19:30etik aurrera. Irun eta Hondarribiko hainbat talde batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak eskualdeko herritar guztiei dei egin die “eraso sexista guztien kontrako jarrera adierazteko”.