Dantza Txiki Eguna ekitaldiz betea dator
Igande honetan, hilak 21, I. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Oiartzunen Haurtzaro Dantza Taldeak antolatuta. Eguraldiak eguna zapuztu ez dezan, bi alternatiba prestatu dituzte, bata eguraldi ona egiten badu egitekoa eta bestea eguraldi euritsurako.
Eguraldi ona edo euritsu egin, jaia 10:30ean hasiko da, ordu horretan dantza taldeak ikastolako frontoian elkartuko dira. Gero, 11:30etik 13:30era bitarte, dantzarien desfilea eta emanaldiak izango dira (ona egiten badu); euria egiten badu, aldiz, Arragua eta Iturriozko frontoian eta Kontsejupean dantza taldeek euren emanaldia eskainiko dute.
13:30etik 14:00etara, ona eginez gero, Doneztebe plazan dantzarien emanaldia izango da eta oroimenen banatzea. Euria eginez gero, ordea, zuzenean bazkaltzera joango dira Haurtzaro Ikastolako jantokira eta ondoren egingo dute emanaldia eta oroimenen banatzea (15:00etatik 17:00etara, Elorsoro kiroldegian).
Jaia bukatzeko erromeria izango da 17:00etatik 19:00etara Doneztebe plazan ona egiten badu, eta Elorsoron euria egiten badu.