XVI. Mutxiko Eguna egingo dute igandean Meakan
Meakako Adixkideak eta Meaka Dantza taldeek antolatuta, XV. Mutxiko Eguna egingo dute igande arratsaldean Ibarla plazatxoan (Ola sagardotegiaren bide ondoan), 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Patxi eta Agustinen parte hartzea izango da”.
Beste ekitaldietan bezala, giro ezinhobea izango da igandean Meakan, euskal dantza zaleen bilgunean. Ekitaldi irekia da eta, besteak beste, Zumardikoak Elkarteak Hondarribian eta Mutxiko Elkarteak Hendaian antolatzen dituzten dantza saioetara joan ohi direnak agertuko dira Ibarla plazatxora igandean.