Sorospen ikastaroa emango dute Lezon
Gipuzkoako DYAk antolatuta, Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa emango dute maiatzean, Lezon. Hiru asteko ikastaroa izango da eta maiatzaren 22an bukatuko da. Ikastaro horren bidez, egunerokotasunean aurki daitezken zenbait arrisku egoeren aurrean nola jokatu ikas daiteke: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak… Ezagupen oso arruntak dira, baina oso lagungarriak. Modu teoriko eta praktikoan emango dute ikastaroa.
Matrikulak 100 euroko kostua du, eta ikasle kopurua mugatua da. Beraz, lehenbailehen izena emateko gomendatu du DYAk. Horretarako, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da. Klaseak Musika Eskolan izango dira, (Arrenetxe, 3).