‘Zertarako hegoak’ obrako une bat
Salgai jarri dituzte hilaren 27an Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean egingo den Berria taldearen 10. urteurreneko jaialdiko sarrerak. Turismo bulegoetan, Itsas Etxean eta
Interneten eros daitezke. Berria edo HITZAko harpidedun eta Berrialagunentzako prezioa 5 eurokoa da eta 10 eurokoa gainontzekoentzat.
Joan den ostiralean abiatu zuten 10. urteurreneko ospakizun bira, Errenteria-Oreretako Niessen kultur aretoan. Bertan ere estreinatu zen Metrokoadroka konpainiak urteurrenerako propio prestauriko
Zertarako Hegoak antzezlana, hilaren 29an Itsas Etxean taularatuko dutena.
Obra ausarta da, ‘ni’ eta ‘gu’ren arteko harremanaz gogoeta egiten duena, eta gogoeta hori eta umorea trebeki uztartzen dituena. Errenteriako estreinaldian publikoak farre asko egin zuen eta, amaieran, txalo zaparrada luze bat eskaini zion antzezle taldeari.
Antzerki obraren aurretik Lorea Agirre, Harkaitz Cano eta Maialen Lujanbiok landuta gidoiaaren gainean Pixel ekoiztetxeak sortutako bideoa proiektatu zuten Errenterian eta, hori ere, Hondarribian ikusi ahalko da. Hamar minutu inguruko kontakizuna da, Berriaren inguruan, haren bihotza azaldu nahi duena.