Pop-rockari egingo diote oraingoan tartea Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan, Donostiako Punta Ara2 taldeak emango baitu kontzertua. Etzi izango da, 22:30etik aurrera.
Talde gaztea da, 2012ko apirilean sortutakoa, eta estilo zehatzik ez duen arren, pop-rock akustikoan sar daiteke, taldeak berak sortutako abestiekin.
Bost lagunek osatzen dute Punta Ara2: Joseba Lasa (gitarra eta ahotsa), Patxi Azpiazu (baxua eta ahotsa), Gorka Daguerresa (bateria eta perkusioa), Garazi Agirretxe (zeharkako flauta) eta Lorea Intxaurrandietak (gitarra eta ahotsa).
Hainbat kontzertutan entzun ahal izan dira, 2012ko Kilometroetan, Gipuzkoako Euskal Kantu Txapeletan, Korrika 18-ren barruko Korrika Kulturalean…