Kukai dantza konpainiak Komunikazioa-Inkomunikazioa azken lana aurkeztuko du asteburu honetan Errenteria-Oreretan. Bi egunetan ikus ahal izango da ikuskizuna: larunbatean eta igandean. Bi egunetan 19:00etan hasiko da emanaldia, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Gaur goizean aurkeztu dute asteburuko ikuskizuna, Mikel Laboak Zumardian daukan irudiaren ondoan. Izan ere, musikaria izan da Kukairen azken lanerako inspirazio iturria. Jon Maia dantza konpainiako kideak jakinarazi duenez, komunikazio eta inkomunikazioaren inguruko irakurketa “oso pertsonala” egin zuen Laboak, eta berak irekitako bideari jarraituz, Kukaik “bere irakurketa propioa” egin du, “oso modu librean”.
Eszena “koktelera bat” izango balitz bezala, antzerkia, dantza, musika eta irudiak nahastuko dituztela azaldu du Maiak. Hala, komunikazioa eta inkomunikazioa “hizkuntzen artean, pertsonen artean, maitasunaren bitartez, bakardadearen bitartez, izaera ezberdinen bitartez” irudikatuko direla zehaztu du dantzariak.
Arriagatik Errenteria-Oreretara
Kukairen azken lana, sortu berria da, hilabete baino ez dauka. Bilboko Arriaga antzokian aurkeztu zuten martxoaren 1etan 2an, eta bidean, Donostiako Viktoria Eugenian, dFeria Donostiako arte eszenikoen ekimenean, Gasteizko Principal antzokian aurkeztu dute. Arriaga antzokian egin zuten estreinaldia, Kukai eta Tanttaka teatrorekin batera parte hartu duelako antzokiak. Maiaren arabera, “oso harrena ona” izan du.
Orain, etxean aurkeztea, “berezia” izango dela azaldu du Maiak, lana Errenteria-Oreretan sortu eta muntatu dutela kontuan hartuta: “Dantzari guztiak eta Kukai bera hemengoa izanik, guretzat oso polita da beti”.
Irune Balentziaga Kultura zinegotziak herritar guztiak animatu ditu ikuskizuna ikustera. Berak ikusia dauka, eta orain arteko lanekin alderatuta, “berezia” dela esan du. Horrez gain, Kukairi eskerrak eman dizkio egiten duen lanagatik, bai sorkuntzan baita dantza sentsibilizazioan ere.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan, 7 euroan murriztua, eta 9 euroan, ohikoa.
Ekintzak ikastetxeetan
Lana aurkeztearekin batera, paraleloki Errenteria-Oreretako ikastetxetan ekintzak egiten ari dela jakinarazi du Kukaik. Guztietatik du pasatzeko asmoa, eta bihar, hain zuzen, Beraun Berri eta Telleri Alden izango da. Orain arte izandako esperientzia “oso ona” izaten ari dela gaineratu du dantzariak. Bisita hiru zatitan banatzen da. Bideo bat jartzen diete, gero dantza bat egin eta bukaeran solasaldia, Komunikazioa-Inkomunikazioa azken lanaren gainean.
Horrez gain, dantza garaikidearen gaineko sorkuntza tailerra antolatu du Kukaik. Maiatzaren lehen lau ostiraletan izango da, eta Maider Oiartzabalek emango du. Iaz Pantxika Telleriak eman zuela adierazi du Maiak, eta “oso ondo” atera zela. Bertan parte hartzeko dantzaren munduan ez dela esperientziarik eskatzen esan du, eta nahikoa dela izena dantza[a bildua]kukai.info-n ematea.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.