Gipuzkoako Federazioko eta udaleko ordezkariak, gaurko agerraldian
Areto Futboleko Espainiako Errege Kopako finala maiatzaren 11n jokatuko dute Artaleku kiroldegian El Pozo Murcia eta Bartzelona taldeek. Udalaren, eta Espainiako nahiz Euskadiko eta Gipuzkoako areto futboleko federazioen elkarlanari esker izango da finala hirian, eta ospakizun berezi bat ere hartuko du bere barruan: Gipuzkoako Areto Futboleko batzordearen 25. urteurrena —Gipuzkoako Futbol Federazioaren barruko batzordea da—.
Finalerako sarreren prezioa 15 eurokoa izango da, eta ezin izango dira Internet bidez aldez aurretik erosi, “aurrerago jakinaraziko dugu non eros daitezkeen”, jakinarazi du gaur goizeko agerraldian Pedro Alegre Udaleko Kirol ordezkariak. Aldi berean, Alegrek berretsi egin du Irunentzako “aukera ona” dela final hori bertan jokatzea, eta hori prestatzeko lanak “ondo” doazela zehaztu du. Aldi berean Alegrek jakinarazi du finalaren egunean bertan harrera egingo dietela udaletxean finalean dauden taldeetako ordezkariei nahiz partida antolatzen ari diren federazioetako kideei.