Liburuaren azala
Sorginarri bildumaren hurrengo zenbakia aurkeztuko dute etzi (osteguna, hilak 18), 19:30etik aurrera Antxoko Kultur Etxean. Koldo Izagirre antxotarrak Luzuriagan lan egindako hogeita bost herritarren ahotsa bildu du
Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun lana osatzeko, eta hori da etzi aurkeztuko duena.
Aldi berean, hilaren 19an (ostirala da) Donostian aurkeztuko du Izagirrek liburua. Harekin batera izango da Donostiako liburutegi nagusian (San Jeronimo kalean) David Zapirain Sorginarri bildumaren zuzendaria eta Gorka Bereziartuak aurkezle lana egingo du. 10:30ean hasiko da aurkezpen hori.
Hondotik ondora jardunaldien barruan ulertu behar dira bi aurkezpen horiek. Udalerriko itsas ondareari balioa emateko antolatu dituzte bertako saioak, Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.