Eskas izango da ibilaldi gidatuaren abiapuntua
Igande honetan, hilak 21, Donostiako Udalak antolatutako ibilbide gidatuen lehen txanda izango da. Udaberrirako hainbat proposamen prestatu dituzte eta horietako bat igande honetakoa da, Bianditzeko itzulia. Parte hartzaileak 09:30ean Eskaseko atezaindegian elkartuko dira eta lau orduko ibilbide gidatua egingo dute.
8-30 lagunentzako pentsatua dago ibilbidea, beraz, aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako, 690 72 02 64 telefono zenbakira deitu behar da.
6 eta 16 urte bitartekoek 2,05 euro ordaindu beharko dute eta 16 urtetik gorakoek 3,08 euro. Informazio gehiago
www.donostia-artikutza.org helbidean aurki daiteke.