
Cantina de San Nicolas tabernak irabazi zuen iaz
Erdi Aroko Pintxo Txapelketako egiten ari dira aste honetan herrian. Zortzi tabernak hartzen dute parte eta irabaleak, ekainaren 7tik 9ra Olivenzan (Portugal) Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatuko duen Nazioarteko VI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan izango da. Pintxo txapelketa hiribilduen sareko helburuekin bat dator, “herri hauek turistikoki sustatzea eta bertako historia, kultura eta gastronomiari berez duten balioa ematea”.
Ardoka, Batzoki, Enbata, Gran Sol, Goxodenda, Hondar, Txantxangorri eta Cantina de San Nicolas tabernek hartuko dute parte leihaketan eta, Lupe Olaskoaga Merkataritza eta Turismoko zinegotziak adierazi duenez, lehiaketa berritasunekin dator: “txanda honetan txapelketa apirilaren 19tik apirilaren 28 bitarte izango da, eta berrikuntzak izango ditu, aurreko txapelketen aldean. Pintxo garailea epaimahai profesional batek (Irungo sukaldari talde batek), eta herritarrek osatutako epaimahai batek aukeratuko dute. Hala, bezeroek ere parte hartuko dute txapelketan, pintxoak epaituz”.
Leihaketako pintxoak eskatzen dituztenek txartel bat jasoko dute bozketa egiteko. Bertan dastatutako pintxoak zehaztu eta bakoitzari emandako puntuazioa zehaztu behar du bezeroak. Txapelketarako, zerrendaren erdia gutxienez beteta duten txartelak onartuko dituzte, ostatu bakoitzean jasoko duen pegatinarekin eta mokadu bakoitzari emandako puntuazioarekin. Bozketan parte hartzeak saria izango duela gehitu du Olaskoagak: “Baliagarriak diren txartel guztien artean zozketa bat egingo da, eta saria dastaketa saioak egitea izango da, txapelketan parte hartzen duten establezimendu guztietan” gehitu du Olascoagak.
Hilaren 29an jakingo da zein tabernak ordezkatuko duen Hondarribia ekainan Olivenzan egingo den finalean. Bertan, herriko pintxo onenaz gain, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko beste orabazleak lehiatuko dira. Honako herriek osatzen dute hiribilduen sarea: Almazan, Consuegra, Coria, Lizarra, Hondarribia, Laguardia, Marvão, Olivenza, Pedraza, Sigüenza, Sos del Rey Católico eta Vila Viçosa.